Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusia da www.tveuskadi.net webgunearen titularra. Gunearen helburua Euskadi toki turistiko gisa sustatzea da.
EAEko Administrazioak webguneko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena edonoiz eta aurrez jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea du, eta erabiltzaileek ezingo dute kalte-ordainik eskatu.
Webgunera sartzea, nabigatzea eta erabiltzea librea eta doakoa da; betiere, erabiltzaileek lege ohar honetako baldintzak, datu pertsonalak babesteko erantsitako politika, indarrean dagoen legedia, ohitura onak eta Interneten alorrean normalean onartzen diren jarrerak betetzen badituzte. Erabiltzailea webgunean sartzeak eta hura erabiltzeak aipatutako baldintzak onartzea dakar berekin.
Erabiltzaileak webgunearen bidez emandako edukiak, parte hartzeko tresnak eta gainerako zerbitzuak behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du, baita egiazko informazioa ematekoa ere.
Wegunera sartzen eta webguneak biltzen duen informazioa erabiltzen dutenak izango dira horien erantzule bakarrak. EAEko Administrazioak ez du erantzungo webgunera sartzean edota informazioa erabiltzean gerta litezkeen ondorioengatik, kalteengatik edo galerengatik; bere eskumenak zorroztasunez gauzatzeko, aplikatu behar dituen lege xedapenak aplikatzean eragindakoengatik salbu.
EAEko Administrazioa ez da webgunean ager daitezkeen hirugarrenen esteketara konektatzean edo esteken edukian izan litezkeen arazoen erantzule izango.
Webgune honek jasotzen duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta EAEko Administrazioaren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideetan kalteak eta galerak sortzeak administrazio horrek legez dagozkion ekintzak gauzatzea ekarriko du, baita eratorritako erantzukizunak ere.
Ez dira onartuko iruzkin arrazistak, xenofoboak, sexistak, pornografikoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak eta/edo edozer pertsona fisikoren, juridikoren edo giza eskubideen aurkakoak. Webgune honen bidez ezin dira legez kontrako edo ordena publikoaren aurkako jarduerak zabaldu edo gauzatu.
Ez da onartuko webgunearen bidez sistemei, hornitzaileei edo hirugarrenei kalteak eragiten dizkieten birus informatikoak sartzen saiatzea; publizitateko edo merkataritzako edozer eduki edo euskarri zabaltzea; beste erabiltzaile baten nortasuna faltsutzea eta/edo behin eta berriz iruzkinak egitea eta iruzkin bat behin eta berriz itsastea webgunearen ohiko funtzionamendua aldatzeko.EAEko Administrazioa ez da erabiltzaileek webgunean ematen dituzten iritzien edo informazioaren erantzule izango, eta bere iritziz egokiak ez diren iruzkinak eta ekarpenak kentzeko eskubidea izango du. Halaber, webgunearen bidez ematen duen edozer zerbitzu aldi baterako edo behin betirako eteteko eskubidea izango du, aldez aurretik jakinarazi behar izanik gabe, baita erabiltzailearekin duen harremana amaiarazteko ere, ezohiko erabilerarik hautematen badu.
Erabiltzailea
www.tveuskadi.net
sartzeak eta horretan nabigatzeak ez du eragiten EAEko Administrazioak jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak osorik edo zati batean ukatzea, transmititzea, baimentzea edo lagatzea. Erabiltzaileek webgunearen erabilera pribatiboa egin ahalko dute, baina ezingo dute merkataritzako helburuekin erabili, ezta elementuak aldatu, erreproduzitu erabilera pribaturako ez bada, banatu edo publikoki komunikatu ere. EAEko Administrazioak, edo kasu bakoitzean dagokion eskubideen titularrak, berariazko baimena eman beharko du idatziz, webgunearen bidez eskura daitezkeen elementuak eta edukia kopiatzeko, aldatzeko, banatzeko, transmititzeko, erreproduzitzeko, argitaratzeko, lagatzeko eta saltzeko edota lortutako informazioan oinarritutako produktu edo zerbitzu berriak sortzeko
Webguneak cookieak erabiltzen ditu. Informazio fitxategi horiek erabiltzailearen terminalean kokatzen dira eta erabiltzaileak atarian errazago nabiga dezan balio dute. Cookieek ez dute, inola ere, datu pertsonalen tratamendurik jasoko edo egingo. Dena den, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, fitxategi hauek instala ez daitezen.
Interesdunak emandako datuak prozedura edo jarduera bakoitzak aurreikusitako helburuetan soilik erabiliko dira.
Datu horiek ez dute, inolaz ere, tratamendurik jasoko eta ez zaizkie hirugarrenei lagako, ez bada erabiltzailearen baimen argiarekin edo Datu Pertsonalak
Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen (1999ko abenduaren 14ko 298. zenbakidun BOE) 6.2 eta 11.2 artikuluetan adierazitako kasuetan.Aipatutako 15/1999 Lege Organikoari jarraiki, datuen lagatzaileak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko eta ukatzeko eskubidea izango du edonoiz, legeak adierazitako moduan.
EAE-KO Administrazioak lege ohar honetan adierazitako baldintzak eta zehaztapenak aldatu ahalko ditu, osorik edo zati batean, eta edozer aldaketa webgunera sartzeko eta hura erabiltzeko baldintza orokor hauek agertzen diren bezala argitaratuko du. Horrenbestez, baldintza orokor hauek argitaratuta dauden bitartean egongo dira indarrean, aldatzen diren arte.