Actualidad Enogastronomía Actualizado hace 386 días
Honela hasten ditu Rosak Beldui upategiko bisita gidatuak. Mahastiak erakusten dizkie bisitariei eta hartzidura nola egiten duten azaldu. Ondoren, emaitza probatzen dute.
(gaztelaniaz)"El txakoli está buenísimo, y aparte, tiene un aroma..."
(gaztelaniaz)"No tiene nada que ver probarlo en un restaurante o en tu casa como estar aquí, al aire libre".
Laudioko upategi hau bisitatzea Txakolinaren Ibilbidean gorriz nabarmendutako puntuetako bat da. Ezinbesteko parada, txakolinaren bitartez Aiaraldeko turismoa sustatzea helburu duen ibilbide honetan.
(Rosa, Beldui upategiko arduraduna, gaztelaniaz)"Hartu genuen txakolina idea egiteko...lotzeko gauza guztiak...baina da bultzatzeko hemengo gauza guztiak. Ez geratzeko bakarrik hor, Bilbon".
Aiaraldeko 30 puntuk osatzen dute Txakolinaren Ibilbidea. Upategiez gain, jatetxeak, nekazaritza-etxeak eta hotelak ere badaude.
Horietako hotel baten zuzendaria da Angel. Hemen ere, txakolina dago, eta bezeroek, heldu bezain laster dastatzen dute.
(gaztelaniaz)"Nosotros a esos clientes que vienen de fuera a visitar la zona, nosotros les invitamos a degustar una botella de txakoli de la zona".
Horrela, upategiak eta inguruko jatetxeak bisitatzera animatzen ditu bezeroak.
(gaztelaniaz)"Yo soy de las personas que no creo en la competencia".
Lehian sinesten ez duela dio, fideltasunean baizik; txakolinari eta Aiaraldeari zor zaien fideltasunean. Inguru paregabea, turistek zein bertoko biztanleek, kopatxo batez goza dezaten.