Actualidad Enogastronomía Actualizado hace 395 días
San Pedro kalean, pintxoz inguratuta, honela hasten da "The New York Times"en Hondarribiari buruzko erreportajea.
Bixente Muñoz sukaldariak bere jatetxean hartu zuen kazetaria. Hondarribiko sukaldaritzarekin harritu egin zela azaltzen du. "Benetako euskal sukaldaritza dela, maitasunez egina eta hemengo produktuekin".
Gorka Txapartegiren jatetxean ere izan zen, baina kasu honetan ez zuen janaririk probatu. "Elkarrizketa egin ondoren galdetu nion non argitaratuko zen. "The New York Times"en esan zidanean, harrituta geratu ginen".
Eta eurak pozik agertu dira erreportajeak izan duen oihartzunarekin. "Ameriketako biztanleen % 1a etorriko balitz ere irabazi egingo genuke".
Erreportajeak herriko gastronomiari ez ezik, herriari berari ere bultzada publizitario handia eman dio. "Hondarribiko izena albiste on baten ondoan jartzea, hainbeste komunikabidetan, hain denbora gutxian, ba nik ez dakit ze kostu izango zuen. Desde luego, guk ordaintzeko ez dugu hainbeste dirurik".
Eztanda gastronomikoa euskal herri txiki batean titulupean, bere protagonistek ere eztanda egin dute Hondarribitik mundu osora.