Actualizado hace 368 días
Marmolezko xafla handi bat, orbain grisekin. Hiru metro luze eta 47 zentimetro zabal. Burdina landuzko lau oinek eusten dute, beltzez margotuak laurak, eta horniduraz eta bihurgunez beteak. Arzak etxearen bihotza da mahai hau, munduaren epizentroa, dena gertatzen den lekua.
(Juan Mari Arzak, gaztelaniaz) "Nire etxean bada mahai bat. Tira, nik nire etxea esaten diot, baina jatetxeari buruz ari naiz. Beste toki batean bizi banaiz ere, hantxe jaio nintzen, sukalde gaineko logela batean. Sukaldeko mahai hori izan dugu biltzarretarako mahaia, egongela lanak egin dituena, jateko gunea... Mahai hori den-dena izan da nire bizitzan. Amak, nik neuk, zerbitzariek... Lan egin ondoren, guztiok jaten genuen hor. Arzakeko elementurik garrantzitsuena da. Baserrietan bizitza osoa sukaldean egiten den bezalaxe, hemen mahaian egin izan da.