Touring Videos promocionales Actualizado hace 143 días
Murgildu zaitez Naturaren Euskadin: tontor ederrak, baso liluragarriak eta zelai zabalak zain dituzu. Itsaslabar malkartsuak eta hondartza leunak. Gure lurraldeko landaredia eta animaliak ezagutzeko aukera eskainiko dizuten natura-babesleku eta parkeen Euskadi ezin ederragoa.
Zatoz Euskadi berdea ezagutzera!!!
Euskadi naturaren plaza paregabea da; berdearen ñabardura guzti-guztiak behatzeko parada izango duzu hemen. Kolore hau pigmentu hutsa baino askoz gehiago da: Izaera erakusten du... Eta koloreak berak zizelkatu ditu gure herriaren nortasuna, kultura eta tradizioak.
Itsaslabar malkartsuak eta ondartzez aparte, badira mendikate eta tontor bikainak... Aizkorri eta Txindoki esate baterako. Lekuotan, txango lasaiak egin daitezke... Eta baita jarduera arriskutsuagoak, eskalada edota mendiko bizikleta, adibidez.
Euskadin eskaintza oparoa topatuko duzue, energiaz beteriko oporraldia nahi duzuenok: surfa egin daiteke hareatza ugaritan, zaldi gainean ibili; baita golfean jardun ere hainbat zelaietan. Turismo aktibo zalea bazara, etzara ez aspertuko!!
Euskadiko Naturan babesturiko guneak ugari eta azpimarragarriak dira: makina bat parke eta biotopotan sailkatuta daudenak. Leku hauek ez ditu oraindik gizakiak eraldatu, eta jatorrizko izaera bakan, garbi eta ikusgarriari eusten jakin diote.
252 kilometro luze den Euskal kostaldea da inguru naturalik ederrenetako bat. Ondar fineko hareatzak ditugu labar malkartsuen alboan. Esate baterako, itsasoaren higadura etengabeak, Mutriku, Deba eta Zumaia artean dagoen Flysch ikusgarriaren moduko txokoak sortzen ditu... Eta ibaien itsasoratze-gunetan ere baditugu babestutako leku apartak... Esate baterako, ametsetako paradisu ezin ederragoa den Urdaibaiko Biosferaren Erreserba.
Barrualdean berriz, hamaika kolore erakutsiko dizkiguten paisaiekin gozatzeko aukera izango duzu... Baita eraikuntzarik gabeko makina bat natura-gune ere.
Ibaien inguruan neurri askotariko urtegiak daude... Beti ere, seguru hunkituko zaituen paisaia berde eta paregabean...
Ingurune natural hauetan zabiltzala, euskaldunok izugarrizko debozioz gurtzen ditugun Santutegi bikainak ere topatuko dituzu; besteak beste Urkiola eta Arantzazu.
Aitzkorriko mendilerroaren tolesturen artean gordeta dagoen Arantzazuko Amaren Santutegia, Gipuzkoako zaindaria da. Eraikinean, euskal artista handienetako bik parte hartu zuten: Eduardo Chillidak eta Jorge Oteizak.
Naturaren Euskadik oso eskaintza zabala opa dizu: patxadaz, familia giroan inguruez gozatzerik izango duzu, noski... Eta baita jarrera aktiboagoa nahiago baduzu ere. Euskadi berdean, ez dago ezinezkorik!!