Videos promocionales Touring Actualizado hace 143 días
Olatuak harkaitzen kontra apurtzen entzun; itsasoaren fruiturik onenak tradizioz inguraturik gozatu, eta murgildu zaitez arratsalde ezin ederrago batean...
Euskal Kostaldeak 250 kilometro ditu: hondartzak, padurak eta arrantzale herriak natura malkartsuak bildu ohi ditu, eta Itsaso bizi-bizi eta urdin urdinak bustitzen: Kantauri Itsasoak.
Kantauri Itsaso honek euskal kostaldea hamaika moduan zizelkatu du... Itxura aldakor eta modu orotarikoa sortuz.
Itsasoan eta itsasoarentzat lan egiten duten arrantzale-herrixkak... Herri hauetako ekonomia itsasoaren inguruan errotzen da. Getari eta Bermeoko arrantzontzi handiak; Ondarroako kontserba-industria, Zarautz eta Donostiaren nortasun turistikoa, edota Orio eta Getxon sortu berriak diren kirol-portuak, itsasoari lotuta bizi den herriaren erakusgarria baino ez dira.
Euskal Kostaldeak eskaintza turistiko ugaria du, modernitatea, abentura eta tradizio ezin hobeto uztartuz.
Bidetzur batek orain mende askotik zeharkatzen du kostalde hau... Done Jakue bidea da. Hemendik ibiliz, txango ederra egin ahal izango duzu Euskadiko berde eta urdinarekin gozatuz.
Bestalde, ibilaldi printzipaletatik aparte, Euskadin makina bat bidetzur topatu ahal izango dituzu, batzuk malkartsuak eta beste batzuk egiten errazagoak... Euskal kostaldearen ekosistema anitzak hurbiletik ezagutzeko parada eskainiko dizutenak.
Euskal kostaldearen kontraste hauek ezagutzeko, ibilbidea Bilboko Areatzatik hastea onena: barrualdeko portu izan zen honetatik. Ibaiaren ibilbideari jarraituko diogu, orain otzandu diren paraje industrial latzetan zehar... Eta Bizkaia zubia topatuko dugu, Unescok Gizateriaren Ondare izendatutakoa... Hemendik Getxora iritsiko gara, itsaslabar bikainak dituen bitxi ederra.
Aurrera goazela, kostaldeak irudi ludikoagoa hartuko du: turismorako tradizio handiko herriak topatuko ditugu, Plentzia, Gorliz eta Bakio, esaterako.
Ekialdera kilometro batzuk eginez gero, Gaztelugatxe ikusiko dugu. 200dik gora mailadik lurrarekin elkartzen duten irlatxoa... Edonor hunkitzeko ahalmena duen ametsetako parajea da... Eta aste-egun batean etorriz gero, akaso bakar-bakarrik zuretzat izango duzu inguru guztia, gainera.
Mundaka eta surfa eskutik doaz. Bertako ezkerraldeko olatuak mundu mailako zona eman dio herrixka honi.
Urdaibaiko estuariora heldu gara. Hauxe da Euskal Herriko altxor naturalik ikusgarri eta garrantzitsuenetako bat. Ibai zabal hau erabat itxuraldatzen da ordutegiaren arabera: hondarrez estalita ikus genezake, edota urak erabat hartuta, marea gorabehera.
Ibai-aho honetan daude gainera, Urdaibaiko marisma sonatuak; hegazti migratzaileen pausaleku ezinbestekoa.
Udatiarren Lekeitiok ere badu uharte txiki polit bat: San Nikolas. Marea jaisten denean, oinez helduko zara bertaraino.
Eta behin Gipuzkoa sartuta, Mutriku, Deba eta Zumaia artean aurkituko dugu Kantauriko kostaldeak eskaintzen duen altxorrik preziatuenetako bat: Flyscha. Txoko ikusgarri honetan, antzinako itsaslabar hauetan bidaia ahaztezina egiteko aukera izango duzu... Bide-batez, marinelen tradizioa bizi-bizi mantentzen duten hiru herri dotore hauek bisitatuz.
Getariko Arratoi deitu ohi zaion San Anton mendixka ikusi orduko, jakizu, itsasoaren fruituak txakolinez bustita dastatzeko lekurik aproposenean zaudela... Eta ondoko Zarautzen berriz, bertako hondartza bikainak, Kantauri itsasoaren ezaugarri ludikoak azaleratuko ditu.
Donostiako Kontxako badian gaude... Naturak denboraren poderioz gustu handiz sortu duen artelan dotorean. Hiru hondartza, bi mendi eta uharteak, Euskadiko paisaiarik ikusgarrienetakoa osatzen dute, hiriburu aldagarri honetan.
Nazioarteko jaialdiek, hiriburuaren edertasunak eta bertako arteak famatzen duten Donostia, itsasoari so agertzen zaigu, tradizioa, dibertimendua eta sukaldaritza ipar dituela.
Iparraldeko kostaldearen atarian, Hondarribiak erakutsiko digu, kostalde guztiko marinel-auzorik eder eta jatorrenetako bat... Irudi polit eta harrigarri honekin amaituko dugu euskal kostaldean zehar eginiko ibilaldi hau.