Actualidad Actualizado hace 154 días
Gurean ireki den azken hotela da hau. Familiaren etxea zena, izar 1eko hotela bihurtu da.
(Jone Landaluze): "Igogailurik ez dauka, orduan, asko jota, 3 izar izan ahal zituen. Baina erabaki genuen izar 1ekoa izatea. Izar 1ekoa izanda zergak gutxiago dira, bai".
Irekitzeko, Udalaren eta Gobernuko Turismo Saileko ikuskapenak pasatu behar izan zituzten, eta aldaketa gutxi batzuk egin.
( Jone Landaluze): "Horko goiko terrazan, ere bai, behean kristalik ez zegoen, eta umeen segurtasunagatik eta, esan ziguten hor kristalak jartzeko".
Bizkaiko Zubiaren ondoan dago beste hotel hau. 3 izar ditu, baina erronka orain laugarrena lortzea da.
(Ricardo Campuzano): "Beste izar bat lortu nahi dugu bezero berriak erakartzeko, eta horretarako, batez ere aldaketa teknikoak eta arkitektoniko txikiak egin behar ditugu".
(Pilar Zorrilla): "Básicamente las diferencias entre las estrellas están prácticamente en temas de medidas, de metros cuadrados, y luego también en la cantidad de servicios".
Euskadin urterik urte hotel gehiago dago. Gaur egun 293 daude, gehienak 2 izarretakoak dira, 88, eta luxuzkoak 7 daude. Baina jendeak zer nahi du?
"Que esté cerca del centro y que bueno, como somos 4, pues el precio también se mira".
¿Las estrellas son importantes, no?
"Sí, siempre, claro. Te da una guía, ¿no?"
(Pilar Zorrilla): "Izarren sailkapena zahar geratuko da zerbitzuaren kalitatea hartuko delako kontuan eta ez lekuaren neurriak".
Bilboko tokirik onenean egon gaitezke, Guggenheim parean, 5 izarreko hotel honetan. Hemen, helburua argi daukate: bezero guztiek eduki behar dute arreta pertsonalizatua eta ezerk ezin du kale egin.
(Mikel Aldekogarai): "Porteroak hartzen dizkie maletak eta nik orain geletara banatzen dizkiet maletak".
(Raúl Fernández): "Turismoko ikuskapenak zaintzen ditu zerbitzu eta espazioak, baina benetako ikuskapena bezeroena da".
Izar 1, 2, 3 zein 5 eduki, garrantzitsuena da etxean bezala sentitzea.