Dasta itzazu 3 euskal hiriburuak, Bilbao Donostia eta Gasteiztik txangoa egitea proposatzen dizugu, beraien arteko hurbiltasunak hirurak joan-etorri batean ezagutzea ahalbidetzen du.
Bilbao, euskal hiriburuetan kosmopolitena, jendetsuena eta geldiezinena da. Azken hamarkadetan bere burua berrasmatu du, bere izarea industriala garai berrietara egokituz eta zerbitzu-hiriburua bilakatzeko ahaleginak eginez.
Horrela aintzatetsi diote, Lee Kuan Yew World City Prize sariarekin, berak eta bere inguruak jasan duten hiri-eraldaketa sakona dela eta.
Bilbaok abangoardiako arkitektura eskaintzen du, merkatal jarduera, bizia kaleetan, Gran Vian bezala.
Bilbaoko eskaintza kulturala oparoa da.
Halaber, UNESCO-k gizon-emakume guztien ondare izendatu duen Bizkaiko Zubia, Bilboko ikurretariko bat da.
Baina Bilbaok zerbait berezia baldin badu, hori Alde Zaharra da, Zazpi Kaleak, alegia.
Donostiako irudi ezagunena Kontxako badia da, Munduko ederrenetarikoa. Igeldo, Urgull eta Ulia mendiek inguratzen dute.
Bisitariak oinez edo bizikletaz ezagutu ditzakeen hiru hondartza ditu Donostiak, itsaso ondoko bizitza erritmo atseginaz gozatu bitartean.
Bere alde zaharra, Euskadiko ohitura errotuen gune garrantzitsua, Donostia eta bere gastronomia ezagutzeko toki egokiena da.
Gainera, hiriaren bizitza kulturalak, urtean zehar jardueraz blai dauden toki zoragarriak ditu. Horrela, 2016an Kulturaren Europako hiriburua izateko hautagaia da.
Vitoria-Gasteiz, Euskadiko hiriburuak, bizi kalitate hobezina eskaintzen du.
Bere gune berde ugariek, 2012ko Europako hiriburu berdea bilakatu dute. Gainera, oinezkoentzako zabalgune erromantikoa du eta Erdi Aroko kutsua mantentzen duen alde zaharra.
Hiriburuaren zonalde honetan, Ken Follet-ek "Un mundo sin fin" bere liburua idazteko erabili zuen katedrala bisitatzea ezinbestekoa da. Andra Mari Zuriaren Plaza edota Artium zein Bibat museoak ere bisitatu ditzakegu.
Dituen gozotegiengatik hiri ezaguna bera, Arabar-Errioxaren eskaintza gastronomikotik hurbil dago. Gasteiz naturaz inguratua dago, "eraztun berde" handi batez, bisitariak, naturak eskaintzen duen bakeaz gozatu dezake hiriaren ondoan bertan.